2010/11/15

Historia, XVII-XIX. mendeak 4. DBH

1. Gaiaren Laburpen Globala

Antzinako Erregimenak jarraitzea:

·        Estamentuzko gizartea:
Immobilismo bertikala: Pribilegio gabeko pertsona batek ezin du mailaz igo.

Pribilegioak hiru lehenengo taldeek dituzte, azkenekoek zergak ordaindu behar dituzte pribilegiatuek.

·        Monarkia absolutua: Erregea da herrialde guztiaren jabe, eta nahi duena egin dezake.
·        Ekonomiaren oinarria  1. sektorea zen.

Ingalaterra, liberalismo politikoa:

·        Askatasuna: Pertsona guztiek eskubide berak dituzte
·        Berdintasuna: Ez daude inolako pribilegiorik
·        Jabetza: Bakarrik lur askoren propietateak direnak politikan parte har dezake

Zer da despotismo ilustratua?


Nekazaritzan aritzen ziren askok merkataritzara pasatu ziren, gero eta diru gehiago lortzen. Pribilegioak nahi zituztenez, monarkarekin paktu bat egin zuten: nobleei pribilegioak kendu eta burgesiari eman. Baina erregeak, nobleen pribilegioen esku, burgesia engainatu zuen eta pribilegio guztiekin geratu zen, horrek zenbait iraultza ondorioztatu zituen.

xviii. mendearen amaiera:

Montesquieu:

Hiru botere zituela esaten zuen; legegilea, betearazlea eta judiziala.

Rousseau:

Herrialdeak paktu bat sinatzen du herriarekin, konstituzioa, baina monarka ez da mandataria, herriaren ordezkaria baizik.

Adam Smith:

Pertsona orok, ekonomikoki ahal badu, negozio bat ireki dezake eta haren tarifak nahi duen moduan antola ditzake. Gobernuak ezin du ekonomian parte hartu.





2. Gaiaren Laburpen Globala

Lehen haustura: Amerikako Iraultza

Gatazken jatorria:

Ingalaterra Berriaren eta Britainia Handiaren arteko gatazka sortu zen. Koloniek ekonomia sistema propioa garatu zuten, eta metropolia oztopotzat ikusten zuen.
BH Amerikako lehengaiak eskuratu nahi zuen, baina ez industria garatzea.

Itun Koloniala zegoen, koloniek autonomia handi samarra zuten, eta zergak biltzen zuten biltzarrak gero BHra eramateko, baina ez zuten ia inoiz ordaintzen. Horregatik zergen gatazka

Definizioak:

·        Estatu Orokorra: Erregeak zuen eskubidea hiru estamentuak biltzeko eta bozketa bat egiteko.
·        Kexa-koadernoak: Estamentu bakoitzak haien kexak apuntatzen zuten lekua.
·        Politika-klubak: Burgesia talde ezberdinetan banatzen zen haien ideiak esateko eta arrazoitzeko, partidu politikoen sorrera dira.
·        Asanblea Nazionala: Herri xehea Estatu Orokorretik bota ondoren, pilotaleku batean bildu egin ziren eta Frantzia osoa ordezkatzeko legitimotasuna beraiek zutela adierazi zuten.
·        Asanblea Konstituziogilea: Burgesek konstituzio bat eratu nahi zutenez esan zuten bilduta jarraituko zutela konstituzioa idatzi arte, eta Asanblea Nazionala Konstituziogile

Antzinako Erregimena ebaztea

1791ko Konstituzioa:

·        Parlamentuzko monarkia. Monarkia jarraitzen zuen baina botere gutxiagorekin
·        Botereen banaketa. Botere legegilea Asanblea Nazionalak hartu zuen.
·        Asanblea sufragio zentsitarioen bidez hautatzen zen.
·        Administrazio Deszentralizatua: Frantzia hainbat erresumetan banandu egin zen.

Berrezarkuntza

Vienako Biltzarra: Europako maparen berrantolaketa:

·        Frantzia Iraultza aurreko mugetara bueltatu zen
·        Bi estatu tapoi jarri ziren Frantzia ez handitzeko: Herbehereak Belgikak hartu zituen eta Piemontek Savoia eta Genova.
·        Austriak, Prusiak eta Errusiak zenbait lurralde bereganatu zituzten.



3. Gaiaren Laburpen Globala

Zer da industrializazioa?

Teknika, lan-antolaketa eta energia-iturri hasi ziren eta ekoizpen mekanizatua hasi zen garaia

Nolako baldintzak zeuden industria iraultza emateko?

·        Biztanleria igotzea: Txertoak sortu ziren eta gosete eta epidemiak gutxiago irauten zuten
·        Nekazaritza hedatzea:
o       Abeltzaintza garatu zen
o       Teknikak hobetu
o       Nekazaritza-egiturak aldatu
·        Ekonomia pentsamoldea aldatu

Zein izan zen industrializazioaren ondorio bat?

Garraioak haztea: trenbidea, autoak, hegazkina...

Zein izan zen industrializazioan sortutako antolakuntza berria?

·        Sozietate anonimoa: Pertsonek akzioak erosi eta saldu egiten dituztenean
·        Bankuak: Biztanleen eta enpresen arteko bitartekariak dira
·        Taylorismo: Denbora tarte batean zenbat lan egin duzun arabera ordaintzen dizute
·        Fordismoa:  Muntaketa kate bat ipintzea eta pertsona bakoitza gauza batean jartzea
·        Enpresa kontzentrazioak: Enpresa multzoak.

No hay comentarios:

Publicar un comentario