2010/11/15

Geologia, Lurraren barne egitura 4. DBH

Geologiazko 8. Gaia
1. Azal kontinentala: kontinente masak osatzen ditu. Harri sedimentarioak, granitoz eta sedimentuz estalita dago
2. Azal ozeanikoa: ozeanoen hondoak osatzen ditu. Basaltoz osatuta eta dentsoagoa
 Moho etena (Mohorovicic) 70km
 Goi-mantua.   Peridotitaz osatuta dago, mineral nagusia olibinoa da.
 Repetti etena 670km
Behe-mantua.
Guttenberg etena 2900km
Kanpo-nukleoa. Likido egoeran dago (uraren antzeko jariakortasuna)
Konbekzio-korronte indartsuek eremu magnetikoa sortzen dute.
Lehman etena 5150km
Barne-nukleoa. Solido egoeran dago jasatzen duen presioarengatik
 

2. Eten sismikoak

Uhin sismikoak lirraren geruza batetik beste ezaugari dituen beste geruza batera igarotzean:
  • Abiadura aldaketa
  •  Ibilbidetik atera
  •  Uhin zati bat islatu
Uhin sismikoen erregistroak aztertzean, sismologoek jakin dezakete zenbateko sakonean dauden geruzen arteko banaketak. Horiei eten sismiko esaten zaie.
 

3. Lurrikarak

a)      Hipozentroa: Lurrikara batean energia askatzen den gunea.
b)     Epizentroa: Lurrazalean hipozentrotik bertikalean dagoen gunea.
c)      Uhin sismikoak: Bi mota daude:
a.      Barneko uhinak:  Lurraren barnetik.
                                                               i.     P Uhinak: Azkarrenak, horizontalean eta material guztietatik pasa.
                                                             ii.     S Uhinak: Motelagoak, norabidearekiko transbertsalki eta bakarrik solidoetan.
b.     Kanpoko uhinak: Lurrazalean. Barnekoak baino motelagoak.
                                                               i.     R Uhinak (Reileigh)
                                                             ii.     L Uhinak (Love)

4. Litosfera eta  Plaka litosferikoak

a) Litosfera: Goi-mantuaren kanpoaldeko zatia eta lurrazala sendo lotuta daude multzo zurrun bat osatuz. Multzo zurrun horri litosfera deitzen zaio.
Bi litosfera ezberdintzen dira:
1.     Kontinentala eta Ozeanikoa

b) Plaka litosferikoak: Goi-mantuaren gainerako zatia litosferaren azpian dago. Zati hori ere solidoa da, tenperatura eta presio altua jasaten ditu, hori dela eta likido likatsuen antzera jariatzen da.
Mugimendu horiek herrestan eramaten dute litosfera eta bloke handitan zatitzen dute: Plaka litosferikoak.

5. Kontinenteen jitoa / Ozeanoen hedadura eta Plaken tektonika

a) Kontinenteen jitoa: Alfred Wegener-ek 1912an, esan zuen kontinenteak higitu egin zitezkeela eta duela 300 milioi urte elkartuta egon zirela Pangea izeneko kontinente masa bakar bat osatuz
Frogak:
1.     Kontinenteen profila: Puzzle bezala enkajatzen dira.
2.     Aztarna geologikoak: Kontinenteetako aztarna geologikoak bat egiten dute, jarraipena dute. Adibidez, glaziarrek egindako aztarnak, duela 300 milioi urte egindako aztarnak, kaotikoak ziruditen, baina zentsuan hartzen dute garai hartan kontinenteak elkartuta baziren eta izotz kasko batez estalita bazeuden.
3.     Fosilak: Fosil berdinak zeuden kontinente batean eta bestean, hori azaltzeko ezinbestekoa da onartzea kontinenteak elkartuta egon zirela.

b) Ozeanoen hondoen hedadura: Bigarren mundu gerran, sonar teknologia asko garatu zuten. Horren bitartez, ozeanoen hondoen mapa zehatzak egin ziren. Zera aurkitu zuten: Itsasoan erliebeak eta pitzadura sakonak zeuden, mendikate batek zeharkatzen zuen, garaieran 2000m-tik gora zen eta milaka metroko luzera zuen. Eremu lanetan oso sedimentu gutxi zeuden.
Gainera, mundu osoko ozeanoen hondoetan ez zegoen 185 milioi urte baino gehiago zegoen harririk. Hau jakinda Wegener-ek adierazi zuenez oraingo kontinenteak Pangearen zatiketaren ondorioz sortu behar izan zuten.
Harry Hess: azal ozeaniko berria sortzen zuen eremua dortsal ozeanikoa zela aurkitu zuen. Dortsalak material berriak ateratzean azal ozeanikoa bueltatzen zuen alde batera eta bestera. Basaltozko harrien adinak hipotesi hori babesten zuen ozeanoen hondoko basaltoak dortsaletatik zenbat eta urrunago egon orduan eta zaharragoak ziren. Kontinenteetatik hurbil zeuden harriek ziren zaharrenak eta dortsalean zeudenak gazteenak. Azterketa sismikoek erakutsi zuten ez zela lurrazala bakarrik higitzen, baizik eta litosfera osoa.

c) Plaken tektonika: Hessek 1962an proposatutako teoriak lurra ulertzeko beste modu bat suertatu zuen: Teoria oso bat garatu zen (Plaken tektonika). Teoria horren arabera litosfera herrestan eramaten du azpian duen mantuaren konbekzio-higidurak.
Hasieran uste zuten astenosfera izeneko geruzari esker labaintzen zela eta geruza horretan konbekzioak gertatzen zela. Gaur egun frogatuta dago konbekzioak mantu osoan duela eragina. Hondoratzen den litosferara konbekzioan behera jaisten den zatian.

Mantuzko konbekzioa da plaka litosferikoen higiduraren eragilea

Plaken tektonikaren frogak:
·        Bulkanismoa, sismikotasuna, mendikateen eraketa eta beste hainbat fenomeno geologiko plaken tektonikaren bidez azal daitezke
·        Benioff-en planoa: fisikari eta sismologo honek aurkitu zuen Ipar Amerikako kostan sortzen ziren lurrikara guztiak modu berezi batean antolatuta zeudela: Kontinenteen zenbait ertzetan lurrikarak plano inklinatu baten gainean gertatzen dira.
Gainazal inklinatu horri Benioff-en planoa deitu zioten.
Plaken tektonikaren teoriaren arabera Benioff-en planoa plaka litosferiko ozeaniko baten gainazala zen, mantuan hondoratzen ari zena kontinentearen azpian.
Plaken tektonikaren interpretazioaren arabera, Benioff-en planoa litosfera ozeanikoaren suntsiketa eremua da.
Sumendiak eta lurrikarak plaka litosferikoen ertzetan daude. Dortsal ozeanikoetan sumendi jarduera eta jarduera sismikoak egon ohi dira.
Plaken talkaren ondorioz sortzen dira mendikateak 



Kontinenteen jitoa
Plaken tektonika
Kontinenteen higadura
Kontinenteak ozeanoaren gainean labaindu egiten da, ozeanoa geldirik
Litosfera osoa labaindu mantuaren gainean
Higiduraren mekanismoa
Ez dago mekanismo argirik
Mantuak eragindako konbekzio-korronteak
Erliebearen jatorria
Kontinenteen aurrerapen frontean sortutako zimurrak
Plaka litosferikoen talkak

6. Plaka litosferikoak


Litosfera motak
Ozeanikoa
Kontinentala
Lodiera
0-100 km
0-300 km
Lurrazalaren osaera
%90 baino gehiago basalto eta harri metamorfikoak
%85 Granitoz eta harri bolkaniko, sedimentario eta metamorfikoak
Dentsitatea
Handia. Mantuan hondoratu
Txikia. Ez da hondoratzen
Higidura
Aktiboki higitu konbekzio korronteen parte denean.
Pasiboki mugitu litosfera ozeanikoa edo korronteak herrestan eraman


No hay comentarios:

Publicar un comentario